2022. Bergaratik Euskal Herrira
2022ko edizioa izan zen lehena. Antolatzaileongan, parte hartu zuten musika taldeengan eta batez ere Agorrosin futbol zelaira hurbildu ziren musika-zaleengan arrasto berezia utzi zuena. Gure herriko futbol zelaiak ez du sekula horrenbeste herritar erakarri... Zein ederra izan zen Agorrosin goraino beteta ikustea zuzeneko kaleko doinuen bueltan dantzan. Pandemiaren bakartasunetik kaleen batasunera. Ahaztezina izan zen!
2023. Nortasuna, kaleko doinuak
2023an, jaialdia lekuz aldatu behar izatean, Labegaraieta auzoan antolatzea erabaki genuen. Nortasun eta izaera berezia dituen auzoa da Labegaraieta, Ekinez jaialdiaren oinarriekin guztiz bat egiten duena. Gainera, punk-rock eta punk-oi! doinuez gain, musika urbanoari ere egin genion lekua. Askotariko estiloak protagonista, eta kaleko musikaren elkargune izatea oinarria eta helburua.
2025. Hemen gara!
2024an ere talde berriak eta kontzertuak babesten jarraitu dugu, hori delako benetan mugiarazten gaituena. Eta, nola ez, Ekinez jaialdiaren hirugarren edizioa izango dena ere prestatzen aritu gara. Baditugu lekua eta data, eta baditugu 2025erako lehen konfirmazioak.
Añube, Arene 6, Kaleko Urdangak, The Friday´s Crew, Azken Sustraiak, J Martina, Raimundo el Canastero, TOC, Berandu Baino Lehen, Pubic Enemy, Kaparrak, The Clayton, Las Furias, Chuleria Joder!, Nafarroa 1512, Bidelapurrak eta Atturri izango ditugu besteak beste.
Lehendabiziko 1.000 sarrerak ziztu bizian agortu ondoren, azaroaren 7an konfirmazio berriak argitaratuko ditugu, eta horrekin batera online salmenta zabalduko dugu.
Lortu sarrera damutu aurretik!