Ekinez akanpalekua

•⁠ ⁠Akanpaleku bono bakoitzak 2,5x2,5 metroko eremu bat izango du

•⁠ ⁠Akanpalekuko bono bakoitzak 3 lagun barnebilduko ditu

•⁠ ⁠18 urtetik gora izatea nahitaezkoa da akanpalekura sartzeko.

•⁠ ⁠Ezingo da jan, sukaldatu, alkohola edan ezta erre akanpalekuko gunean, hau da kiroldegi barruan.

•⁠ ⁠Ur botilak sartu daitezke espaziora.

•⁠ ⁠Segurtasun taldea 24 orduz akanpalekuaren inguruan egongo den arren bakoitza da bere materialaren arduradun.

•⁠ ⁠Isiltasun ordutegia 01:00etatik 09:00etara izango da, akanpalekuak irauten duen egunetan

•⁠ ⁠Puntu morea egongo da akanpalekuan segurtasun taldearekin batera.

•⁠ ⁠Komunak 24 orduz irekita egongo dira, dutxak 09:00etatik 12:00etara larunbatean eta 09:00-13:00etara igandean

•⁠ ⁠Komunei erabilera egokia ematea guztion ardura da.

•⁠ ⁠Arau-hausteak akanpalekutik kanporatzea ekarri dezake ondorio bezala